XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Iruriko Jean Louis Etchecopar joan zaigula!

Gizon mehar, aurpegi xorrotx eta hanka luzeko hori lehen aldiz, nere bulegoan sartzen ikusi nueneko, Iratiko pago baten itxura bizia etorri zitzaidan bururat.

Ele guti, baina gogoa sutan eta ezinago alan duten gure inguru intelektualeko jende hain bakanen moldea eman zerautan lehen sistan.

Halere, laster jakin nuen Xiberuan Iruriko alkateorde kargua betetzen zuela.

Baina zer erran nahi ote daut gizon onek horrekin?

Denborak jin, denborak joan, ikasi nuen Jean Louis Etchecopar jaunaren tirria, jaidura, odola eta gogoa besteenganako lehiak osoki hartua zutela beste batzuek bezala egoismo zenbait goiti beheiti.

Zenbat aldiz ez deraut salatu zenbat min zuen bere Xiberuko herrialdeari begirada bat emaitean, eta denbora berean, zer itxaropenak hazten zituen halere lur eta jendalde horrek eman ziezagukeen bat-bateko emaitzekin!

Jean Louis, nonbait, mendiko gizonen arrazatik, beren espantuen berri ere hain erraz agertuko ez duten horietarik zen.

Baina ohartzean bere solaskidea oihan galdu berekoa zela beharbada, hara non egin dituen eta ez dituen ororen xeheki burrustan emaiten ariko zerautan. Nolaz ez?

Nik ere beste xiberotar ezagunen artean, Jean Louis-en izena aipatuz geroz, ikasi bainuen sobera lanik gabe, Jean Louis hori ez zela azkenean edo nihundik ere nornahi.

Zeren eta hasteko ez baitzuen amen bat berehala erraiten ez bere (etxean?), auzoan, ez Xiberuko Zindikatean herriko ordezkari zenean, ez deputatu, senatore ez nihori.

Hasteko, ez hain segur lehenik elizako buruei ere, nahiz bazituen hauetan bere gogokoak gizon hunak